Espainiako Barne Ministerioak 2021eko Kriminalitatearen Balantzea aurkeztu zuen atzo. Hartan, Foruzaingoaren, Guardia Zibilaren, Espainiako Polizia Nazionalaren eta hainbat udaltzaingoren datuak biltzen dituzte. Eta haren arabera, joan den urtean, Nafarroa Garaian, sarketarekin egindako eraso sexualengatik aurkezturiko salaketak 40 izan ziren. Igoera handia da aurreko urteekin alderatuta; izan ere, 2020an 18 izan ziren, eta 2019an 28. 2020ko datuak baloratzeko orduan ezin ahaztu daiteke konfinamenduaren eta neurri murriztaileen ondorioz urte berezia izan zela. Baina 2020koak aztertzeko tenorean ezin ahantzi daiteke sanferminak eta herrietako festa gehienak ez zirela ospatu. 2016an2016an hasi ziren molde honetako datuak biltzen, eta orduan ere 40 salaketa izan ziren. Indarkeria matxista salatu nahi baduzu, deitu 016 telefono zenbakira. Fakturan ez du arrastorik uzten, baina sakelako telefonoaren memoriatik ezabatu beharra dago.