Otsailaren 21ean ospatzen da Ama Hizkuntzen Nazioarteko eguna eta Euskarabidea kide duen Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sareak (Network to Promote Linguistic Diversity) tokiko zenbait hizkuntza biltzen dituen bideoa argitaratu du. Bertan kontinente zaharreko hainbat nazioetako herritarrak agertzen dira eta haietako bakoitzak atsotitz bat aipatzen du, tartean Nafarroako euskal hiztunek, joaldunez jantzita "Gogoko tokian, maldarik ez" esaera aipatzen dute.
Gogoratu beharra dago 2018ko azken inkesta soziolinguistikoaren arabera, Nafarroako 16 urtetik gora duten herritarren artean % 9,1ak duela euskara ama edo lehen hizkuntza. Gazteei erreparatuta 16 eta 24 urte bitarte dituzten artean 6 puntutan handitzen da marka hori eta %15,1ak du euskara ama hizkuntza.
Egun hau ospatzeko bideoan, Nafarroako euskarazko atsotitza jasotzeaz gain Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak ageri dira eta haiekin batera beste lekukotasun batzuk, haien artean Herrialde Katalanetakoak, Galizakoak, Galeskoak...