Adolfo Araiz (EH Bildu): “Kaleratzeak ez dio ezertan eragiten Ramirezi parlamentuan”

Euskalerria Irratia 2022ko ots. 21a, 11:31

EH Bilduko eledunak azaldu du “orain arte bezala, ardura guztiekin” parte hartuko duela Maiorga Ramirezek, Nafarroako Parlamentuan.

Afiliazioa eten dio EAk Maiorga Ramirez parlamentariari, lau urterako. Gaur sartu da indarrean zuzendaritzaren erabakia, eta horrek Nafarroako Parlamentuko EH Bildu taldean zein eragin izan dezakeen galdetu diote Adolfo Araiz eledunari. Argia izan da: “Ez dio ezertan eragingo”. “EH BIlduko hautetsia da, orain arte bezala parte hartuko du dituen ardura guztiekin”, zehaztu du.Adolfok azaldu duenez, EH Bilduko hautetsia izateko ez da baldintza bat “EH Bilduko osatzen duten alderdietako kidea izatea”. 

Eusko Alkartasunako barne gatazkaren inguruan, Araizek ez dugu adierazpenik egin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!