2021eko maiatzean LAB sindikatuak publikoki eskatu zuen Aroztegiko lanak gelditzea, legez kanpokoak zirelako. Sindikatuaren ustez, obra batzuen hasiera baliogabetuta zegoen, eta obra horien esleipena geldirik, hortaz, egindakoa Zuzenbidearen aurkakoa izateaz gain, “onartezina” zen. Gaur, erreklamazioan berriro arrazoia eman zaionean, LAB sindikatuak Aroztegiko proiektua garatzen duen Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala baliogabetzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari, Gobernuak baitu eskumen guztiak horretarako.
Sindikatuak dio sustatzaileak eta obrez arduratzen den OBRAS Y SERVICIOS TEX SL enpresak “zitalkeria ederra” egin zutela. “Bide guztiak erabiliz, obrak nahitaez hastea bilatu zuten, proiektu baten etorkizun zalantzagarriaren aurrean kalte-ordainak jasotzeko aukera emango zuena; zonaldeko bizilagunen borondatearen kontra betiere, Aroztegiaren proiektuaren aurka egin baitzuten gehienek erreferendumean”, azaldu dute ohar bitartz..
Deitoratu dutenez, sustatzaileeen eta obrez arduratzen den enpresaren arduradun bakar batek ere ez du Nafarroako Auzitegian amaitu. “Aitzitik, Baztango bizilagunek bai amaitu dute, Administrazioak egin behar zuen lan bat egiteagatik”, zehaztu dute..
LABek azpimarratu du erabaki judizial honek arrazoia ematen diela Baztango biztanleei, eta balioan jarri nahi du espekulazioaren aurkako aktibazioa, Baztan bailaran lan eta bizitza duina bermatzearen aldeko borroka, ingurunea zainduz eta inguruko behar eta errealitate sozio-ekonomikoaren arabera.