Osasun zerbitzua kinka larrian da. Gaur langileak atera dira kalera, akituta daudela erakusteko. Salatu dutenez, urteak dira egoera larria bizi dela Nafarroako osasun zerbitzuetan, eta pandemiak egoeraren larritasuna areagotu duela azaldu dute. Kontratatutako langileak erotzen ari direla azaldu dute: "Txanda eta helmuga aldaketak etengabeak dira, berandu ari zaie ordaintzen askori, oporrak ukatzen, azken unean jakinarazten. Ordezkapenak behar ditugu".
Behin behinekotasuna da baldintza horien beste adierazle bat: "%60koa da Nafarroan, eta hamarretik batekoa izan beharko luke onenean". Nafarroako lan baldintza kaxkarrak direla eta, askok kanpora jotzen dutela ere ohartarazi dute.
Osasungintzara 2022an bideratutako aurrekontua “iraingarria” dela salatu dute, eta osasun eta funtzio publikoko departamentuek sektoreko langile guztiak "abandonatu" dituela.