Zahar egoitzetako sindikatu nagusiek greba eginen dute otsailaren 23an

Euskalerria Irratia 2022ko ots. 17a, 09:38

Lan baldintza duinak lortu arte, protesta eginen dutela ohartarazi diete patronalei eta Nafarroako Gobernuari ELA, UGT, LAB eta CCOO sindikatuek.

Iazko maiatzean, mendekotasunaren sektoreko lau sindikatu nagusiek (ELA, UGT, LAB eta CCOO) proposamen bateratu bat aurkeztu zieten Nafarroako patronalei eta Gobernuari, Nafarroan hirugarren adinekoen zentroen sektoreko lehen hitzarmena sinatzeko. Salatu dute, baina, patronalek negoziazioan ematen diren aurrerapausoak blokeatzen jarraitzen dutela, hori dela eta, mobilizazioei eustea erabaki dute. 

Hitzarmen honek Nafarroako 70 zentro baino gehiagotan lan egiten duten dauden 4.500 pertsona baino gehiagoren lan-baldintzak hobetzeko balio behar du sindikatuen ustez. Horregatik honakoak jasotzea ezinbestekotzat jo dute. 

Urtarrilaren 13an egin zuten lehenengo greba. Bigarrena, otsailaren 23an eginen dute, datorren asteazkenean. Tuteran eta Iruñean mobilizazioak izanen dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!