Ezbeharra atzo 17:45 aldera gertatu zen, errepide horretako 2. kilometroan. Oronozko suhiltzaileak, talde medikoa eta Foruzaingoa bertaratu dira. Larrialdi-zerbitzuek bizkortzeko maniobrak egin dizkiote, baina azkenean ezin izan dute ezer egin gaztearen bizitza salbatzeko. Inguruko bizilagun bat da, Nafarroako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez. Gorpua Auzitegiko Medikuntzako Institutura eraman dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!