Foru Gobernuak azaroaren 30ean ireki zuen ezohiko laguntzen deialdia, Eskubide Sozialen Departamentuaren bidez, aldi baterako lan-erregulazioko egoeran egoteagatik diru-sarreren galera orekatzeko. Hasiera batean aurreikusi zuten 800.000 euro inguruko diru kantitatea baina Gobernuak eginiko kalkuluen arabera 1,4 milioi bideratuko dituzte azkenean. Izan ere 1.712 eskaera erregistratu dituzte 2021ean eta horietatik, orain arte izapidetutakoen % 80 onartu dituzte, 972,65 euroko batez besteko laguntza eskainita.
Pertsona bakoitzak jasoko duen zenbatekoa kontratu motaren araberakoa izango da. Lanaldiaren % 50 edo gehiago (astean 20 ordu) duten eta aldi baterako lan-erregulazioaren eraginpean egon direnek 200 euroko laguntza jasoko dute hilean, lan-egoera horretan egondako egunen proportzioan. Aldi baterako lan-erregulazioak eragindakoek eta lanaldiaren % 50 baino gutxiagoko kontratu dutenen kasuan aldiz, laguntza hilean 150 eurokoa izango da. Nabarmentzekoa da laguntza ordainketa bakarrean egingo dutela.
2020ko deialdiarekiko desberdintasun nagusia honakoa da: diru-sarreren muga 5.000 euro gehiagoan handitu zuten, hau da, 25.000 euro errenta aitorpen indibidualetarako eta 45.000 euro bateratutako aitorpenaren kasuan familia unitate bakoitzarentzako. Horren ondorioz, eskaera positiboen kopurua nabarmen handitu dela adierazi du Foru Agintaritzak.