Patxiku Irisarri (EHNE): "Belaunaldi arazoa dugu landa eremuan, nor sartuko da hemen lanean dugun egoerarekin?"

Euskalerria Irratia 2022ko ots. 14a, 14:23

UAGN, EHNE eta UCAN nekazaritza elkarteek greba eta manifestaziora deitu dute martxoaren 3rako Iruñean, "Landa eremuaren alde elkarrekin" lelopean, sektorearentzat "errespetua" eskatzeko. Egungo ekoizpen prezio altu eta beren produktuen salneurri baxuek ezinezkoa egiten dute ustiategien bizirautea.

 

Mnaifestazio historikoa izanen dela iragartzen dute, lehendabiziko aldiz landa eremuko sindikatuak eta ekoizle kooperatibek bat eginen dutelako, egoera ere historikoa delako. Landa eremuak muturrekoe goera bizi du, "Pentsua, argia, uraren prezioak esponentzialki ari dira igotzen eta beste alde batetik guk saltzen ditugun produktuek oraind ela 25 urteko prezioekin jarraitzen dute, horrela bizirautea ezinezkoa da" salatu du Euskalerria Irratian Patxiku Irisarri EHNE sindikatuko idazkari nagusiak.

"Ez dago belaunaldi erreleborik eta normala da, nor sartuko da gurean lanean dugun egoerarekin eta horrek ustiapenak hiltzera kondenatzen ditu" azaldu du Irisarrik, horren ondorioz, "Herriak hustutzen ari dira, arazo bat badago eta lehen sektorearen krisialdi hau luzatzen bada, areagotuko da":

Martxoaren hirua, herrietatik hirira, Iruñea ekarriko dituzte haien aldarrikapenak, greba eta aldarrikapen egun haundi batean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!