Darko Brasanac eta Nacho Vidal Rayo Vallekanoren aurkako partidua jokatzeko deialdian sartu dira berriro. Jagoba Arrasatek madrildarrek orain arte erakutsitako maila azpimarratu du eta bere taldearen egoera aztertu du.
Une gozoa bizitzen ari da gizonezkoen Osasuna eta azkeneko partiduetan maila ona erakutsi dute. Ez du pista handiegirik eman Arrasatek Vallecaseko berdegunean zelairatuko den hamaikakoaren inguruan. Izan ere Javi Martinez aritu zen Brasanac-en ordez eta maila ona erakutsi zuen Sevillaren aurka, baina serbiarra funtsezkoa izan gorritxoentzat. Horren inguruan Sevilla eta Rayo arerio erabat desberdinak direla adierazi du Berriatuakoak iradokita agian Darko Brasanac hasiko dela biharkoan.
23 jokalari sartu ditu deialdian beraz, eta Aridane, Areso eta Kike Barja oraindik baja dira. Arerio sendoa, zaila, izaten ari da Andoni Iraolak zuzentzen duen Rayo. Herenegun Kopako final erdietako lehen partidua jokatu zuten madrildarrek Betisen aurka galduta.
Partidua bihar arratsaldeko 18.30ean izanen da, eta epailea Jorge Figueroa Vazquez andaluziarra.
Hau da Jagoba Arrasateren deialdia:
Atezainak: S. Herrera eta Juan Pérez.
Atzelariak: Nacho Vidal, Juan Cruz, Unai García, David García, Ramalho, Cote, Unai Dufur eta Manu Sánchez.
Erdilariak: Oier, Moncayola, Darko, R. Torres, Rubén García, Iñigo Pérez, Torró, Javi Martínez eta I. Benito.
Aurrelariak: Chimy Ávila, Budimir, Kike G. y Barbero.