Joan den ikasturtean TXAC PLANETekin lanean hasi ziren 635 ikasleei Nafarroako 4 ikastoletako beste 100 ikasle gehitu zaizkie ikasturte honetan. Ume guzti hauek hizkuntza konputazionala eta programazio hizkuntza ikasgeletan ikasiko dute TXAC PLANET ereduari esker. Etorkizunerako baliagarriak izanen zaizkien ezagutzak jasoko dituzte, Eider Caraciolo GAIA Klusterreko kideak azaldu duenez.
Egitasmo honen helburua lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek trebetasun konputazionalak eskuratzea eta programazio hizkuntza lantzea eta horretara ohitzea da, arazoak konponduz eta prozesuak sortuz, XXI. Mendeko hizkuntzara egokitutako gaitasun digital berriak eskura ditzaten.
Nafarroako ikastoletan bi arrazoirengatik ezarri dute proiektua. Nafarroako Ikastolen elkarteko arduradun pedagokia da Irene Lopez Goñik azaldu ditu: "Lankidetza eta genero ikuspegia".
TXAC PLANETek ikus-entzunezko 45 kapitulu eta ariketa eta tutorial ugari dituen doako plataforma telematikoa biltzen ditu, euskaraz garatutako ikaskuntza eta kreatibitateko ingurune ludiko batean. Aquitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdearen laguntzarekin, GAIA Klusterrak, Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE), Kanaldudek eta Azaroa Filmsek osatzen dute.