2016. urtean abiatu zuten Donostiako Intxaurrondo auzoan, Zaporeak proiektua. Geroztik Euskal Herri guztira zabaldu, eta 300 boluntarioko sare zabala du. Greziako irletara iristen diren migratzaile eta errefuxiatuak laguntzea du helburu, otorduak eskainiz. Egunero mila errazio baino gehiago banatzen dira, migrante zaurgarrienen artean.
Sei urte hauetan, baina, asko aldatu da egoera bertan. Zaporeak Lesbosen ari da orain lanean: Ohartarazi dutenez, laguntza eskaintzen duen taldeak gero eta gutxiago dira; Greziak gainera gogortu du migranteekiko jarrera. Irletara iritsitakoen ehuneko 60 inguru onartzen ditu Greziak, baina diru laguntzak nabarmen murriztu dizkie. Gainerakoak plastikozko ontzietan Turkiara bidaltzen ditu bueltan. Aurreko astean hamabost hildako izan ziren horien ondorioz. Egun gehieneak Atenasen daude, "kalean, asko".
Egoera horren aurrean, haien herrialdeetatik ihes egin duten pertsonak laguntzen jarraitu ahal izateko elkartasun kontzertua antolatu du Zaporeak taldeak. Bandada eta Muxutrock Rock & Bihotz taldeak ariko dira Zentralen, otsailaren 18an. Sarrerak 10 euroko prezioa du, eta kontzertura joaterik ez, baina lagundu nahi dutenentzat 0 ilara prestatu dute. Bildutako diru guztia Zaporeak proiektura bideratuko dutela ziurtatu dute.