Bi elkarretaratze, bi toki ezberdin baina bietan lelo eta aldarrikapen berberak. ELA-k hezkuntza departamentuaren aurrean eta STEILAS-ek Nafarroako Gobernuarean aurrean, ikastetxeetako muturreko egoera salatu dute eta baliabide gehiago eskatu dituzte. "Seigarren olatuak agerian utzi ditu sistemaren hainbat gabezia" salatu du ELA sindikatuko Oihana Goioganak, "Positibo baten aurrean, irakasleak oso berandu ordezkatzen dira edo ez dira ordezkatzen, lankideen lan zama handituz". "Ikasturte hasieran, eskolaz kanpokoekin murrizketa sartu ziguten, prestakuntzarako orduak kenduz" azaldu du STEILAS eko Edurne Erreak, "Momentu honetan oso nabarmen geratzen ari da hori, horrenbeste konfinamendu eta itxialdirekin, zaintza orduak biderkatu direlako eta ez garelako guztietara iristen, irakasle gehiago behar dira".
Egoera hau nahikoa ez balit, ekainean haur eta lehen hezkuntzako irakasleen lan eskaintza publikoaren azterketak, tentsioa areagotu du ikastetxeetan.