Covid ziurtagiriak eta ordutegi murrizketak bertan behera utziko dituzte

Euskalerria Irratia 2022ko ots. 9a, 07:26

Astelehenetik aurrera halaber barran kontsumitzerik egotea aurreikusten da

Ostalaritzako eta gau aisialdiko neurri murriztaileak bertan behera utziko dituzte astelehenetik aurrera. Hala jakinarazi zien Nafarroako Gobernuak ostalaritza elkarteei, atzo egindako bileran, betiere elkarteotako ordezkariek hedabideei azaldutakoaren arabera. Xehetasunak gaur eguerdian ezagutuko dira, Nafarroako Gobernuak asteazkenero egiten duen bilkuraren ondoko agerraldian.

Beraz, astelehenetik aurrera covid ziurtagiria ez da beharrezkoa izanen jatetxeetan, dantzalekuetan edo festa aretoetan sartzeko, ezta orain arte eskatzen zen gainontzeko lekuetan ere. Halaber, gau aisialdiko lokalek haien ohiko ordutegiak berreskuratuko dituzte, ez dute itxi beharko 1:00tik 6:00etara. ETa barran kontsumitzerik izanen da.   

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!