Nafarroak abiatutako bideari jarraitzen dio Pedro Sanchezek Espainiarako proposatutako etxebizitza legeak. Zentzu horretan begi onez ikusten du Geroa Baik. Hala ere, Nafarroaren eskumenetan eragina izan dezakeela ohartarazi dute.
Nafarroako eskumen esparrua babesteko eta egun martxan diren politiketan atzera ez egiteko eskatu du koalizioak. Jose Mari Aierdi Nafarroako Gobernuko presidenteordearekin batera egin du agerraldia gaur Koldo Martinez senatariak. Kontseilariak azaldu du eskumen zapaltzeak aztertzeko Nafarroako Gobernuko zerbitzu juridikoek txosten bat egitea proposatuko dutela. Espainiarekin duten harremanetan atzera egin dezan eskautuko diote, eta Espainiak eginen ez balu prest dira gaia Auzitegi Konstituzionalera eramateko.
Puntu gehiago ere kritikatu ditu Geroa Baik. Etxebizitzaren alorra arautzeko Espainia bost urte luzatu izana aipatu du Martinez.
Nafarroa etxebizitzaren alorrean "aitzindaria" dela azpimarratu du senatariak. Nafarroako Gobernua osatzen duten hiru alderdiek, PSNk, Geroa Baik eta Ahal Dugu-k, 2010eko Etxebizitzaren Legea aldatzeko proiektua hitzartu dute, eta tramitea abiatu du parlamentuan. Alokairua kontrolatzeko neurriak ezarriko lituzke legeak eta babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioa iraunkor egin.