Pandemia hastearekin batera iritsi zen kaosa Nafarroako Ikastetxeetara, eta seigarren olatuak egonkortu ditu lan baldintza txarrak irakasleen artean. Horrela baieztatu du Steilas sindikatuak. Positiboen eraginez, baja asko daude zentroetan eta ordezkapen falta nabaria da. Lan zama ondorioz, handitu zaie hezkuntzako profesionalei, eskolaz kanpoko ekintzak emateko beharra eta derrigorrezko prestakuntza saioak ere badituztelako. Neurri berrien inguruko informazioa berandu jasotzen dutela ohartarazi du ere Steilaseko Edurne Erreak, "eskola martxan dagoenean".
Hori aldatzeko Hezkuntza Departamentuak borondaterik ez du, sindikatuak salatu duenez. Hezkuntza Departamentuak "harriduraz" hartu ditu beti Steilas sindikatuaren salaketak: "Ez da sorpresa, iragarritako heriotza baten kronika da". Zuzeneko harreman gutxi izan dute, eta izan dutenetan bilerak informatiboak izan direla salatu du Erreak. Behingoz Hezkuntza Ituna betetzea eskatu diote gobernuari, ikastetxeen lana duintzeko eta errespetatzeko iraskaskuntza-ikaskuntza prozesuak, irakasleen eta ikasleen eskubideak, beharrak eta erritmoak.