Nafarroako ospitaleetan gaur 79 lagun gutxiago daude covid 19arekin, duela hamabost egun baino. Zehazki, 202 daude ospitaleraturik, horietako 26 Zainketa Intentsiboetako Unitateetan. Ospitaleetan presioak behera egin duela eta kutsatzeak erdira jaitsi direla ikusita, Urtezahar Gauetik indarrean diren neurri murriztaileak laxatzea erabaki du Nafarroako Gobernuak. Laxatze horrek batez ere ostalaritzari eraginen dio, eta ikusteko dago gaueko aisialdiari dagozkionak ere bertan behera uzten dituzten ala ez. Nafarroako Gobernuak gaur eginen du gai hau aztertzeko bilera.
Egungo neurri murriztaileak otsailaren 14ra arte egonen dira indarrean. Horien arabera, ostalaritza itxita egon behar da 1:00tik 6:00ra, ezin da barran kontsumitu, eta mahai batean gehienez hamar lagun elkar daitezke. Horretaz gain, zenbait muga ezartzen dira kultur, gizarte eta kirol ospakizunetarako.