Krisia UPN alderdian

Alderdiaren erabakia errespetatuko dute Sayasek eta Adanerok

Euskalerria Irratia 2022ko ots. 3a, 11:06

Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero UPNko diputatuek zalantzan jarri dute atzo Javier Esparzak iragarritako lan-erreformaren babesa. Salatu dutenez, haien iritzia kontuan hartu gabe hartu dute erabakia.

Bi botoak ezinbestekoak dira Pedro Sanchezen Gobernuak araudi berria baliozkotzeko. Biek ala biek jarri dute zalantzan; hala eta guztiz ere, biek baieztatu dute alderdiaren diziplina errespetatuko dutela eta baiezkoa bozkatuko dutela. Sayas izan da kritikoena: “Asko kostatzen zait nire boto-emaileen aurrean babesten ez dudan erabakia defendatzea". UPNk PPrekin eta Ciudadanosekin sinatu zuen Navarra Suma koalizioaren zerrendaburua izan zen Sayas, Javier Esparzaren hautagaitzaren aurrean.

Alderdiaren atzoko bileran UPNren botoa erabakigarria bazen, "garrantzizko zerbaiten truke" eman beharko litzatekeela iritzi diote. Kexu agertu zira UPNko presidenteak, Javier Esparzak, ez duelako horri buruz ezer esan eta alderdiko bi diputatuekin hitz egin ere ez duelako egin. Gaineratu duenez, "Pedro Sanchez ez da fidatzekoa", eta horren erakusgarri da "bazkideen aurkako botoa, ez baitu bete".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!