Soldata %2 igoko diete foru administrazioko langileei

Euskalerria Irratia 2022ko ots. 2a, 13:11

  • Sindikatuek salatu dute igoera ez dela aski, KPIarenaren azpitik geratzen delako.
  • Igoerak joan den urtarrilaren batetik aurrera izanen ditu ondorioak eta otsaileko nominan ordainduko da.

Gaur goizeko bilkuran, Nafarroako Gobernuak Foru Administrazioko langileen ordainsariak %2 igotzeko akordioa hartu du, aurreko 2021ekoen aldean. Igoera horrek joan den urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, eta otsailaren honetako nominan ordainduko da.

Foru exekutiboaren eledun Javier Remirezek prentsaurrekoan azaldu duenez, "2022rako Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean eta 2022rako Estatuko Aurrekontuen Legean jasotako aurreikuspenak bete dira horrela".

Sindikatuek uko egin zioten Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean igoera horri, erosteko ahalmena galtzea dakarrelako, inflazioak 2021eko ekitaldia %6,6an itxi ondoren Foru Erkidegoan.

Sindikatu guztiak bat etorri dira esatean igoera hori ez dela nahikoa iaz inflazioak gora egin ondoren. Gainera, azpimarratu dutenez, "Administrazioko langileek pandemian egindako ahalegina ez da islatzen ari jasoko duten soldatan".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!