Igandean manifestazioa egin ondotik ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek lantokietan eta herrietan biltzera deitu dituzte gaur langileak. Espainiako Kongresuak bihar onartuko du lan erreforma, eta euskal alderdiei dei egin diete, ez ditzaten babestu erreforma.
Langileei kalte eta patronalari mesede eginen die erreformak sindikatuen ustez. Bi dira arrazoiak: Nafarroan lan baldintzak erabakitzeari atea ixten diola erreformak eta aurreko erreformek ezarritako prekarietatea mantentzen dela.
Langileei eskubideak murrizteaz gain, sindikatuek salatu dute ikuspegi feministatik eskubide berriak txertatzeko aukera paregabea galtzen utziko dutela. Lan erreforma proposamenak, estareako, ez ditu etxeko eta zaintza langileak erregimen orokorrean txertatu.
Espainiak, patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek egin duten proposamenaren aurrean alternatibak badirela defendatu dute