Gehiengo kualifikatua exigitzen du gaur egun jardunaldi aldaketa egiteko arauak prozeduraren hru bozketetan: klaustroaren %60ak, eskola kontseiluaren %66a eta familien %60a. “Gure helburua, hezkuntza komunitatearen gehiengoak erabaki ahal izan dezan, kontuan hartu beharrekoa ematen diren bozka kopururaren arabera arautzea litzateke, eta ez, orain artean bezala, bozka errolda osoaren arabera” azaldu du Eli Ansak Euskalerria Irratian.
2.000 sinadura bildu dituzte eta Hezkuntza Departamentuarekin elkartu dira prozeduran aldaketa eskatzeko. Kontseilariak atea ireki du, bozketen portzentai eskaria aldatze aldera. Guraso plataformak bilerak biderkatuko ditu alderdi, eragile eta baita arartekoarekin ere.