Kezkaz ikusten du Euskaltzaindiak dekretua

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko ots. 1a, 13:06

Euskal hiztunen eskubideak baztertzen dituela adierazi du Sagrario Aleman Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak: “Begi onez ikusten ez dugu lege baten azpiko dekretua da”.

Euskararen Legea du oinarri Nafarroako Gobernuak sindikatuei aurkeztu dien dekretuak, eta Euskaltzaindiak ez du bat egiten legearekin, diskriminatzailea delako. Euskararen ofizialtasun osoa defendatzen du Akademiak, eta ofizialtasunak bestelako neurriak eskatuko lituzkeela uste du.

Euskaltzaindiaren iritziz, ezin da zonaldeen banaketa erabili eskubide batzuk edo besteak aitortzeko edo ez. “Errealitatea da egun euskarak Nafarroa osoan duela presentzia, eta euskaraz ikasi nahi duen eta erabili nahi duen jendea badela Nafarroa Garaia guztian”, azaldu du Alemanek.

Sustapenetik oraindik ez dute erantzun ofizialik landu. Nafarroako Kontseiluaren parte da Euskaltzaindia, bertan emanen dute iritzia eta hartuko dituzte erabakiak. Funtzio Publikoko Mahaiko sindikatuek bi aste dituzte alegazioak  aurkezteko. Gobernuak horiek aztertu ondoren bidaliko dute testua Nafarroako Kontseilura, honek iritzia eman dezan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!