Eremu ez euskaldunean euskararen sustapena oztopatuko duen erabakiaren berri izan den asteburu berean, herrigintzatik hauspoa jaso du euskarak Goi Erriberan. Lodosoko Pasealekuan aurkeztu zuten larunbatean Porrusalda ekimena, lankidetza sare bat sortzeko eta ekitaldi eta jarduera bateratuen agenda anitza programatzeko helburuarekin.
Andosillako Herriko Gazteak, Lodosako Ibaialde Ikastola, Lodosa Bizirik, Mendabia Euskara Taldea y Sartagudako Nafarroa Aurrera taldeak eta eragileak batu dira egitasmoa martxan jartzeko. Ostiral honetan eginen dute lehenengo ekitaldia. Agate deuna ospatuko dute Andosillan. Hala ere, zabala da eskaintza. Abuztua bitarte asko dira euskarari lotuta antolatu dituzten jarduerak.
Azken hilabeteak eman dituzte Porrusalda sortzeko lanean, eta orain jenderatu dutela Goi Erriberan errotu dadin eginen dute lan.