Baldintza hori bete ahala, taldeko gainerako kideak (59.000 pertsona, gutxi gorabehera) xede-populazioan sartuko dira. Talde horrekin batera, foru erkidegoko 18 urtetik gorako biztanle-talde guztiei hirugarren dosia jasotzeko aukera zabaltzen zaie, gobernuak jakitera eman duenez.
Gainera, Osasun Departamentuak gogorarazi du oso garrantzitsua dela dosi hori jasotzea gaixotasunaren forma larrienak prebenitzeko 40 urtetik gorako adin-talde guztietan, eta, adin horretatik beherakoetan, bereziki, beren osasun-egoeraren ondoriozko arrisku-egoeraren bat izateagatik kalteberak diren pertsonetan. Zehazki, baldintza horien artean sartzen dira biriketako, gibeleko, giltzurrunetako, bihotzeko edo neurologiako gaixotasun kronikoa, diabetes mellitusa, obesitatea, gaixotasun mental larria edo Down sindromea.
Ildo horretan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (ISPLN) azken Asteko Txostenaren arabera, txertoaren dosi gehigarriak %95eko eraginkortasuna erakutsi du ospitaleratzeak prebenitzeko.
Txertatu gabeko gaixoak
Osasun Departamentuak gogorarazi du, bestalde, une honetan Nafarroako zainketa intentsiboetako unitateetako COVID-19a zuten pazienteen %50ek ez zutela txertorik jaso, ezta aurreko astean arrazoi horregatik edozein ospitale-modalitatetan ospitaleratu ziren pazienteen %30ek ere.
Hitzordua eskatzeko, zitazio irekia duten talde guztietan, ahal dela online kudeatuko da, citasalud.navarra.es webgunean. Posta elektronikoz ere egin daiteke, citas.vacunacion@navarra.es helbidearen bidez, edo telefonoz, egoitzako osasun-eremuaren arabera: 948 370 130 Iruñeko Osasun Barrutian; 948 370 140 Tuterakoan; eta 948 370 135 Lizarrakoan.
Gainera, bihartik aurrera, Iruñeko Seminariora eramango da abuztutik Mutiloako FOREMen instalazioetan martxan zegoen aurretiko hitzordurik gabeko txertaketa-lerroa.
Ordutegia astelehenetik igandera izango da, 08:30etik 19:00etara. Arrazoi operatiboengatik eta puntualki, datorren igandean, otsailaren 6an, goizeko ordutegian soilik jarriko da txertoa 13:20ak arte. Osasun Departamentuak gogorarazi du gailu horretan aldez aurreko hitzordurik gabeko txertoak ematen direla lehenengo dosiak direnean bakarrik.
Era berean, posible da COVID-19aren aurkako lehen dosia aurretiko hitzordurik gabe jasotzea Tuteran, Erriberako hiriburuko Lourdesko Ikastetxe zaharrean, jarritako txertaketa-gailuan. Ordutegia ere 08:30etik 19:00etara da, astelehenetik igandera.