Manifestazioaren amaieran, GKSko ordezkari Nora Velazek bi mezu zabaldu zituen. Lehena, “bankariei, enpresari handiei eta politikari profesionalei” zuzenduta: “Zuek zarete askatasunez bizi ahal izateko oztoporik handiena, eta zuen eraginetik kanpo mobilizatzen eta antolatzen segituko dugu”.
Bigarren mezua Euskal Herriko “gazte eta langile sektoreei” zuzendu zien Velazek: “Gure artean esperantza `piztu eta antolatu behar gara, zapalkuntzarik gabeko Euskal Herria posible delako”.
GKSko eledunaren arabera, Nora Velaz “estatu sozialistaren beharra gero eta handiagoa da”. “Gure bizi baldintzak gero eta kaxkarragoak dira eta gero eta eskubide zibil eta politiko gutxiago dauzkagu. Oldarraldi politiko eta ekonomiko baten erdian gaude. Ezinbestekoa da prolitikari profesionalen fartsatik kanpo antolatzea. Eskuineko zein ezkerreko alderdi politikoak kapitalaren menpe daude. Eta bankariek eta enpresariek utzitako miseria kudeatzen dute, besterik ez”, gaineratu zuen.