"Pasa den udazkeneko prozesuak ez ziren gardenak izan kasu askotan eta ez zen benetazko eztabaidarik eman ikastetexeetan" azaldu du Euskalerria Irratian Nerea Val, Eskola taldeko kideak, "Horrelako erabaki batek behar duen patxadarik gabe, informaziorik gabe eman zen eztabaida, interes partikularrak, komunitatearen beharrei gailenduz". Eskola taldeak bilera eskatu dio hezkuntza departamentuari gaia jorratzeko eta erabakia ez dezan familien bizkar jarri. "Hezkuntza publikoaren berdintasuna bermatu behar da eta geroz eta arrakala gehiago ari dira zabaltzen" azaldu du Nereak, "Bitxia da eredu publikoan jardunaldi jarraitua zabaltzen ari den bitartean, itunpekoak jardunaldi zatituari eusten diola".