Iruñerriko azken urteotako kultur loraldia izan dute mintzagai Ion Celestinok eta Iñaki Sagardoik Bilborock aretoan egin den XX. Topaldian. Loraldiaren arrazoietako bat euskarak hirian eta inguruan bizi duen egoera gutxiagotua dela uste dute. "Iruñerrian euskara kontrakultura forma bat da, eta ez, ordea, kultura dominante bat", iritzi dio Celestinok. "Ohituta gaude inolako baliabiderik gabe lan egiten, eta hori da ekialdeko zeparen loraldiaren arrazoietako bat", azaldu du, berriz, Sagardoik.
Ekialdeko uzta horren sorkuntzan gertukoen hurbilketa, elkarlana eta elkar eraginaren beharra nabarmendu dituzte. Hainbat mugarri daudela ere azpimarratu dute, eta Euskalerria Irratia aipatu zuten horien artean.
Hitzaldia osorik ikus daiteke bideoan.