Steilas sindikatuak ez du parte hartuko Nafarroako Hezkuntza Itun Sozial berrian, hala erabaki du sindikatuak leheneNgo dokumentuak aztertu ondoren.
PSNk euskarazko hezkuntza eskaintza mugatu eta oztopatzen jarraitzen duela azaldu du Euskalerria Irratian Raul Lopez sindikatuko kideak, "Iruñeko Udalean UPNren eta PSNren arteko elkarlanarekin gertatzen den bezala". "PAI bultzatzen du, ingeleseko programak existitzen ez ziren etapetara zabalduz", gaineratu du. "Ikasleen %60 euskara ikastetik kanpo" utziko dituztela ohartarazi du.
Sindikatuak uste du Nafarroako hezkuntza-sistemak ez duela dokumentu berririk behar, baizik eta indarrean dagoen ituna bete dadila. Orain urratzen ari direlako: "Ordezkapenak lehenengo egunetik ez dira betetzen, jardunaldi partzialak ez dira osoak bilakatu eta interinitate tasa izugarria da".