Urteko azken hiruhilekoan, 2.400 langabe gutxiago izan dira Foru Erkidegoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, %7,12 gutxiago. Datu horiekin, Nafarroako langabezia-tasa %9,93koa da.
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 2021ean 287.900 landun zeuden Nafarroan, 2020an baino 9.500 gehiago (+%3,40) eta 2021eko hirugarren hiruhilekoan baino 2.700 gehiago (+%0,95). Jarduera-tasa %58,85ekoa da. Sexuen arabera, gizon okupatuak 150.200 dira, %63,24ko tasarekin. Emakume landunak 137.700 dira, %54,59ko tasarekin.
Langabeen kopuruari dagokionez, 19.100 gizon langabetu daude, %11,31ko tasarekin, eta 12.600 emakume langabezian, % 8,39ko tasarekin.