"Herri baten borondatea ezin da epaitu" pankarta zabaldu dute Iruñeko epaitegien atarian, gaur Aroztegiako proiektuaren kontra diren Baztango bizilagunei babesa erakustera azaldu direnek. Azaldu dutenez, golf zelai eta etxebizitzen proiektuko sustatzaileek epaitegiak erabiltzen dituzte behin eta berriz herri ahotsa eta erabakia isildu eta ezabatzeko asmoz. Nafarroako Gobernuari, Aroztegiko PSIS-a erretiratzea eskatu diote, Baztango herritarrek adierazitakoa errespetatuz.
Une hoentan geldirik dira Aroztegiako makroproiektuko obrak.
“AROZTEGIA GELDITUKO DUGU!” oihu eta txaloen artean deklarazioa ematera sartu dira @aroztak ekimeneko kideak
— Haritz Pascual Garjon (@haritzpg) January 27, 2022
13.30ean @fm983irratia n pic.twitter.com/WDuGpfUPE5