"Egoitza finkorik gabeko estatu osoko orkestra publiko bakarra gara" azaldu du Aritz Garcia de Albeniz batzordeko buruak, "Iruñean, Mutiloan, Noain eta Atarrabiatik pasa gara eta orain Barañainen dugu entsegu gunea. Orduka alokatutako toki txikia, gure nahiak eta beharrak asetzen ez dituena". Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Baluarte Fundazioko parte izanik, Baluarten bertan egoitza finkatzea eskatzen du enpresa batzordeak.
Kontzertuen beherakada
Egoitzaz gain, Nafarroako Orkestra Sinfonikoko enpresa batzordeak kontzertuen beherakadarekin kezkatuta dago. "Urte batetik bestera %57 jeitsi da zuzendaritzak programatutako kontzertuak, 28 emanaldi eskeintzetik 12ra pasa garelarik" azaldu du Garcia de Albenizek, "Bazkide kopuruan jeitsiera nabarmena suposatzeaz gain, gure inguruko beste orkestra batzuei tokia erraz uztea ekar dezake gure atzerapausu honek".
Egoera honen berri emateko, Nafarroako Parlamentuan agerraldia eskatu dute kultur batzordean beren eskariak azaltzeko. Protestak ere deitzeko aukera ez dute baztertzen.