Bihar deklaratuko du Sara Pinaren ustezko hiltzaileak Tuteran

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 25a, 12:01
Parlamentuko kideen elkarretaratzea Sara Pinaren erailketa salatzeko.

41 urteko gizona urtarrilaren 11n atxilotu zuten Boisredonen (Frantzia), Tuterako guardiako epaileak atxilotzeko agindua eman ondoren.

Sara Pinaren erailketarengatik Frantzian atxilotutako gizona, Jose Maria Uruñuela Ansó, biktimaren senarra, gaur, asteartea, Parisetik Madrilera eramango dute, bihar Tuterako epailearen aurrean deklaratu dezan, 10: 00etatik aurrera. Hala jakinarazi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak. Asteazken goizean eramango dute Madriletik Tuterara. 

Uruñuela Frantziako Boisredon herrian atxilotu zuten urtarrilaren 11n, Tuterako guardiako epaileak hura atxilotzeko agindua eman ondoren, emaztea "hainbat labankada" emanda hil zuenaren zantzuak atzeman ondoren. Bikotea Tuteran bizi zen etxebizitzako ateak ez zuen indarkeria zantzurik. Ebazpen judizialaren arabera, ikertuak etxean utzi zuen bere telefono mugikorra. Emaztearen gorpua astelehen goizean, urtarrilak 10, aurkitu zuten.

Ikerketaren arabera ustezko hiltzaileak, krimen matxista gauzatu ostean, Erriberako hiriburutik ihes egin zuen. 

Bihar goizeko 10etatik aurrera, Uruñuelak Tuterako Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko titularraren aurrean deklarazioa ematea aurreikusten da.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!