Iraizozeko bizilagunek SOS Nafarroa zerbitzuko 112 telefonora deitu dute 10:46an, herriaren sarreran zegoen etxebizitza batetik kea ateratzen ari zela eta, antza denez, barruan bi pertsona zeudela jakinarazteko.
Cordovillako eta Trinitateen parkeetako suhiltzaileak bertaratu dira. Bizilagunetako bat, elbarria, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute anbulantzia medikalizatu batean. Bigarren bizilaguna, mugikortasun urritukoa eta 82 urtekoa, hil egin da.
Lehen zantzuen arabera, sutearen jatorria etxeko sukaldean egon daiteke, gobernuak zehaztu duenez.
Suhiltzaileak bertan daude, sutea itzaltzen. Kalte handiak jasan ditu etxebizitzak, teilatuaren zati batean hondoratu da. Ultzamako osasun-zentroko mediku-taldea eta Foruzaingoko eta Guardia Zibileko patruilak bertaratu dira.