Astebururako ez da euririk iragarri baina bai nabarmentzeko hotza. Azken egunetan gainera izotza areagotu da Nafarroako mendietan.
Egoeraren aurrean honakoa ohartarazi du Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federakundeak: "Azken egunetako eguraldiagatik, mendiaren baldintza arriskutsuak areagotu egin dira; elurra
urtu eta azken hotz boladek elur geruza oso gogorra bihurtu baitu".
Arriskuaz beraz ohartarazi dute Mendi eta Eskalada kirolen federaziotik, gaineratuta txangoetan prebentzioa funtzeskoa dela: "segurtasun materiala, alegia kranpoiak, pioleta, kaskoa, berokia eta frontalak, inoiz baino beharrezkoagoak izanen direlarik". Ez soilik baliabide materialei dagokienez, baita norberaren ahalmenei dagokienez ere, "momentu oro, gure gaitasun eta esperientzien balorazio
kontzientea" egiteko eskatu baitute.