"Burbuila-talde" berekoak ez diren haurrek ez dute patioan elkartzerik izango

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 21a, 07:54

"Egoera epidemiologikoan oinarrituta" argudiatu du Hezkuntza departamentuak protokoloan atzerakada.

Hezkuntza departamentuak protokolo berria bidali die ikastetxeei, koronabirusak ikastetxeetako ikasleengan eragindako kutsadura-kasuak kudeatzeko prozeduraren zenbait eguneratzeren berri emateko eta horiek ekiditen saiatzeko burbuila taldeak berreskuratzeko asmoa igortzeko.

Hori dela eta "eskola-ordutegian eta komunitate-transmisio handiko egungo egoera" Carlos Gimeno Gurpegi kontseilaria buru duen sailak "une oro bizikidetza-taldea egonkor" mantentzeko agindua luzatu du "jantokia eta jolas-denbora barne, taldeen artean elkarreragin gabe, ikasturte berekoak izan arren".

Protokoloan atzerakada honela argudiatu du Hezkuntzak: "bizikidetza-talde egonkorrak jolas-garaian Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako maila guztietan ikasturte bereko gainerako taldeekin elkartzeko aukera hori 2021eko urriaren erdialdean baimendu zen, une hartan bizi zen egoera pandemikoa ikusita".

Hala ere, Gobernutik adierazi dute aldaketa honek ez duela "aldatu behar ikasturte honetan egin diren eskola-jardueren antolaketa".

Burbuila taldeen banaketa arautzeaz gain, oharrean ere nabarmentzen da "ikastetxeetako espazio guztietan aireztapen natural iraunkorra eta gurutzatua ziurtatu behar dela, eta maskarak behar bezala erabiltzen direla bermatu behar dela, bai espazio itxietan, bai irekietan".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!