PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos Ahal-Dugu eta I-E alderdiek sinatu dute Unai Hualde Parlamentuko presidenteari Arartekoaren kargua hutsik utz dezala eskatzeko testua, modu honetan, Nafarroako Herriaren Defendatzaileari buruzko uztailaren 3ko Foru Legean ezarritakoaren arabera kargudun bertria izendatzeko prozesua hasi dadin.
Ostegun honetan Nafarroako Legebiltzarrean erregistratutako parlamentu-ekimenak hiru bosteneko gehiengoa du izendapen horretarako, Navarra Sumaren 20 parlamentarien botoa edozein dela ere.
Unai Hualdek Arartekoaren kargua hutsik dagoela aginduko duenetik, hilabeteko epea izanen dute alderdiek berria izendatzeko.
PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentarioek Patxi Bera Donazar izendatzea adostu dute, eta martxoan gauzatu ahal izango da bere izendapena, horrelako prozesu batek eskatzen dituen izapide guztiak bideratuta.
Berak 63 urte ditu, eta Javier Eneritzen lekua hartuko du. Eneritzek 2007. urteaz geroztik darama karguan eta azken bederatzi urteetan aldi baterako Ararteko gisa ari zen karguan.ç