Poitierseko Auzitegiak asteartean eman zuen ustezko hiltzailea Nafarroara bidaltzeko agindua. Orain data zehaztu dute. Hala jakinarazi berri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak.
Sara Pina urtarrilaren 10 ordu txikietan hil zuten, eta bere bikotekidea biharamunean atxilotu zuten Frantzian. Espetxeratzea erabaki zuten Nafarroako epaileek bere aurkako euroagindua jakinarazi zitzaionean. Orduz geroztik atxiloturik egon da Poitierseko Apelazio Auzitegiaren erabakiaren zain. Gaur erabaki dute Nafarroara ekarriko dutela epaitua izan dadin, baina oraindik ez dute datarik zehaztu.
Sara Pina indarkeria matxistak 2022an Euskal Herrian hiltzen duen lehen emakumea da. Iaz Euskal Herrian bost emakume hil zituzten, horietako bat Nafarroan, Murchanten. Indarkeria matxista pairatzen baduzu edo salatu nahi baduzu deitu 016 zenbakira. Fakturan ez du arrastorik uzten, baina sakelako telefonoko dei erregistrotik ezabatu beharra dago.