Osasun profesionalen lan baldintza kaxkarrak salatu ditu LAB sindikatuak

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 19a, 14:16

Elkarretaratzeak egin ditu sindikatu abertzaleak Nafarroako Osasun etxe eta ospitaleen aurrean seigarren olatu honetan osasun profesionalek pairatzen duten egoera salatzeko. "Nekatuta gaude, olatuz olatu murrizketek areagotzen duten egoera da" salatu du Alberto Mendilazo Osasun arloko arduradunak.

"Pandemia honek agerian utzi du Osasun sistema publikoaren egoera" azaldu du LAB sindikatuko osasun arduradunak "Murrizketak eta behin behnekotasunak ondorio latzak ekarri ditu seigarren olatu honetan eta pandemiaren zama berriz ere langileon bizkar jarri du departamentuak". Alberto Mendilazok adierazi duenez: "Beharbada, kasurik nabarmenena Osasunbidea da, baina ez da bakarra. Nafarroako SOS Zerbitzua kolapsatzeko zorian dago. Adinekoen egoitzetan oso tentsionatuta dago egoera.  Ikastetxeetan, aurre egin behar diote kutsatzeen gorakadari eta plangintza egokien  faltari. Jarrai genezake, horrek guztiak ia zerbitzu publikoei eragiten baitie, modu batera edo bestera".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!