%15 igo da diru-bilketaren kopurua Nafarroan

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 19a, 13:46

Elma Saiz kontseilaria, artxiboko irudian.

2021 urteko zerga-bilketaren datuak eman ditu Ogasun departamentuak.

4.170,4 milioi euro bilduta itxi du 2021. urtea Nafarroako Ogasunak, hau da, 2020. urtean baino %15 gehiago, pandemiak eztanda egin zuen urtean 3.627,1 milioi batu baitzituen. 

Gobernutik, Elma Saiz Ogasun kontseilariak "izurriak eragindako ziurgabetasuna gainditu" dela, aurreko urtean baino 543,3 milioi euro gehiago bildu eta gero.

Ez hori bakarrik, 2021eko itxierako datuak pandemia aurreko urtekoekin alderatuz gero ere hobekuntza "esanguratsua" gertatu dela azpimarratu du Saizek, igoera % 5,8koa baita 2019 urtearekiko.

Aurreikuspenak beraz gainditu ditu iazko zerga-bilketak, izan ere 3.819,7 milioi euro jasotzea espero baitzuen Foru Exekutiboak, eta azkenean aurreikusi baino %9,2 gehiago bildu baitute. "Errekuperatzeko urtea" izan dela berretsi du Ogasun kontseilariak, "osasun arloko neurri murriztaileek eta hainbat arlotan gertatutako material eskasiak ezarritako zailtasunez harago". 

"Albiste ona" dela adierazi du Elma Saizek "Foru Erkidegoaren zorpetzea murriztea ahalbidetuko" duelako.

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!