Orain arte esandakoa berretsi du Iruñeko Alkateak. Datuak dituela esateko laguntzarik gabe Nafarroara heldutako eta gobernuaren babespean diren adingabeen aurkako salaketak daudela. Ez ditu erakutsi, baina, esatera mugatu da.
Datuak Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Nafarroako ordezkariari helaraziko dizkio Maiak, datozen egunetan. Maiak adierazi du, Nafarroako gobernuak haien gaineko ardura duelako seinalatu dituela, erantzukizuna har dezan. Hiriak segurtasun arazo bat bizi duela egitate bat dela dio alkateak, eta aldaketa zenbait egingo dituztela iragarri du: poliziaren presentzia indartuko dute eta zenbait eremu hobeki argiztatu.