Joan den ostiralera arte, norberaren etxean egindako antigeno test batean positibo ematea aski zen baja hartu ahal izateko. Aski zen osasun etxera deitzea eta horren berri ematea. Ostiralean, ordea, Nafarroako Gobernuak protokoloa aldatu zuen. Ordutik, bigarren autotest bat egin beharra dago, bigarren kasu horretan, osasun langile baten aitzinean. Hori egiteko bi aukera daude: osasun etxean egitea edo Foremen. Non egin behar den jakiteko, osasun etxera deitu beharra dago. Prozedura horren ondorioz, hainbat kutsatuk Iruñea zeharkatu behar izaten dute, baja hartu ahal izateko.