Seigarren olatuak eta omikron aldaerak eragin handia izan dute Nafarroa Garaiko osasun langileen artean. Datu adierazgarri bat: 2021ean haien artean izandako 4.113 kutsatuetatik erdia abendukoak dira. Eragina handia izaten ari da, halaber, irakasleen artean. Azken hilean 1.750ek eman dute positibo. Ikasturtea hasi eta Eguberrietako oporrak arte, berriz, 641 kutsatu ziren. Hori guztiori, Nafarroako Gobernuaren datuen arabera.