Hilabete amaiera arte dago Mintzakide programan izena emateko epea

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 18a, 18:13

Mintzakide talde bat Euskalerria Irratian, artxiboko irudi batean.

"Mintzapoza praktikatu" leloa hautatu du Euskaltzaleen Topaguneak.

Urtarrila osoan zehar Mintzakide programan parte-hartzeko izen emateko epea irekita egonen da. http://www.mintzalaguna.eus atarian zein tokian tokiko euskara elkarteetan eman dezakete izena "euskaraz bizi nahi dutenek".

Mintzakide programak "euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin" elkartzen ditu eta eskualde bakoitzean izen ezerbina du: Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Solaslagun… 

Iruñerrian bertan hainbat herri eta auzotan egiten da eta esan bezala izen ematea telematikoki zein fisikoki egin daiteke. Estekan ere kontsulta daiteke zein gunetan burutzen den ekimena. 

"Lagunen arteko topaketak euskaraz" egitean datza: hitz egin, egunerokoa errepasatu, jendea ezagutu... Hori guztia egin daiteke Mintzapraktiketan parte hartuz gero. Oinarria honakoa da: astehan behin, behintzat, elkartzea. 

Mintzalagunei parte hartzeko erraztasunak eman eta mintzalagunak euskaraz hitz egiteko eroso daitezen "Mintzapraktika taldeak kideen zaletasunak, adina, bizitokia eta ordutegiak kontuan hartuz" osatzen dituzte. 

Azken finean, Mintzapraktikak "euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dituzten egitasmoak dira" eta mintzakideek lortzen dituzten onurak "euskaraz hitz egiteaz haratago, onura praktikoak, sozialak, emozionalak… dira".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!