Unai Dufur gaztea hasierako hamaikakoan izango da Vigon

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 18a, 13:30

Gaurko entrenamenduaren tarte bat. Iturria: Osasuna

Hamar eguneko liga etenaren ostean, bihar arratsaldeko 19.00etatik aurrera lehiatuko da Osasuna Vigoko Celtaren aurka, Balaidos futbol zelaian. 

Koronabirusaren intzidentziak behartuta aldaketak egin beharko ditu Jagoba Arrasatek Vigoko Celtaren aurkako partiduan. Izan ere igandean jakin izan zen David Garciak eta Unai Garciak positibo eman zutela COVID-19an eta beraz asteburua arte ez dira hautagarri izango Berriatuako entrenatzailearentzat. Haien ordezkoetako bat izango da Unai Dufur gaztea.  

Beraz, aurreikusi liteke Juan Cruz harekin ibiltzea atzeko lerroan. Dufur harrobiko jokalariarekin batera, azken unea arte zalantza izan diren Lucas Torro eta Kike Garcia sartu dira deialdian. Lehenak saihetsetan haustura txikia du eta Mantxako aurrelaria aldiz atzo hasi zen Cadizen aurkako partidan jasandako sudurreko hezurren haustura dela eta, aurpegia babesteko maska erabiltzen.

Espedizioaren beste berrikuntza Jagoba Arrasate entrenatzailearen itzulera izango da, aurreko hiru partiduak galdu baitzituen koronabirusa dela eta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!