Rodolfo Martin Villak 70eko hamarkadan egindako krimen eta torturen «arduradun politiko eta penala» izan zitekeela onartu du Nueva Economía Forum-ek antolatutako gosari informatiboan. Gertaera horien ondorioz, tartean German Rodriguezen heriotza, Argentinan auzipetu zuten gizateriaren aurkako delituengatik. Hala ere, gaurko agerraldian, baztertu egin du «berariazko, sistematiko eta orokortutako plan» bat egotea, aurkari politikoa desagerrarazteko.
Argentinako Justiziak joan den abenduan ustezko homizidio eta tortura delituengatik bere auzipetzea ezeztatu ondoren egin duen lehen hitzaldia izan da. Gogoratu behar da bertako epaileek ulertu zutela berari egozten zitzaizkion gizateriaren aurkako delituen aurkako «froga zuzen edo zeharkako, zein zantzuzkorik» ez zegoela.
Gaurkoan galdetu egin dio eta zergatik erabaki duen Argentinako epaileen aurrean agertzea eta Martin Villak erantzun du «gizateriaren aurkako krimenak leporatzen" zizkiotela hasiera batean "eskumenik ez" zuen "garaietan, eta gero bai", baina "demokraziatik Konstituziora zihoazen gobernuetan". Besteak beste 1978ko Sanferminetako gertakarien ardura izan zuen politikari ohiak adierazi duenez "Espainiako bizitzako etapa bat defendatzeko betebeharrean nengoela uste nuelako egin nuen».
Emandako erantzunean ere honakoa gaineratu du: «Ni izan nintekeen heriotza haien erantzule, politikoa eta baita penala ere. Baliteke ni, eromen beroaldi baten eraginez, egile materiala izatea, baina ezinezkoa zen gobernu demokratikoaren aldeko espainiarrak izutzeko plan sistematiko planifikatu bat sortu zuen gobernu batzuetan parte hartzea, ordena politikoan esanguratsuenak ziren pertsonak desagerraraziz.
Bide horretatik defendatu du "trantsizioa hain zuzen kontrakoa" izan zela. Gaineratu du "hankak labur dituen gezurra" dela "demokraziaren lehen gobernuek etapa hartako pertsona adierazgarrienak» desagerrarazten zituztela. Haren aurkako "kereilak hori baieztatzea" zentzurik ez duela adierazi du Martin Villak eta haren hitzetan "trantsizioaren etsaia, terrorismoa izan zen".