EH Bilduk uste du huts egin duela PSNk mozioa Nafarroa aurkezterakoan, eskuinaren babesarekin onartuko duelako, onartzekotan, mozioa. “Lan erreformaren alde bozkatzea, alderdi popularraren erreformaren %90aren alde bozkatzea da”, argudiatu du alderdi independentistatako Bakartxo Ruizek.
Geroa Baiko Uxue Barkosek argi adierazi du koalizioaren jarrera: “Lan erreformak ez ditu aintzat hartzen Nafarroako gehiengo sindikalak eta erreformaren eraldaketa honek ez ditu zuzentzen Rajoiren politikak. Geroa Baik ez du alde bozkatuko”.
PSNko Inma Juriok akordioa defendatu du gaur Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen batzordearen ondoren egindako adierazpenetan. “Motz geratzen dela uste duten horiek argi izan behar dute ez onartzeak PPrenarekin jarraitzea esan nahi duela”, ohartarazi die.
Navarra Sumako Jose Suarezek alderdi popularraren lan erreforma defendatu du, eta ez du argitu alde edo kontra bozkatuko duten osteguneko osoko bilkuran. Aste honetan hartuko dute erabakia.