Manifestazioaren amaieran Ana Sarobek mugimenduaren izenean salatu zuenez, onartu berri den “erreformak ez ditu murrizketak indargabetzen eta %3ko galera eragiten du erosmen ahalmenean soilik 2021ean eta gutxieneko pentsio miserableetan genero arrakala betikotzen du”.
Gauzak horrela, Sarobek eskaera zuzena egin zien Espainiako Gobernua osatzen duten alderdiei zein exekutibo hori sustengatzen dutenei: “2011, 2013 eta 2021eko pentsioen erreformen alde atzerakoak behingoz indargabetu behar dira”. Indargabetze horretako gutxieneko puntuak ere klarki aipatu zituen: “1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea. 2021eko ordainketa KPI igoera errealarekin gaurkotzea, 2011ko erreformaren aurretik egiten zen bezala”.
Hego Euskal Herriko administrazioei ere esakera zuzena egin zien Sarobek: “Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gutxieneko pentsioak 1.080 eurora arte osa ditzatela”.
Lerroon azpian, Ahotsa.info atariko lankideek egindako manifestazioaren bide-kronika.