2021 urtearen amaiera bitarte 329 forma berri (211 sarrera eta 118 azpisarrera) txertatu ditu Euskaltzaindiak bere hiztegian. Urtean bitan publiko egiten ditu berrikuntzak eta eguneratzen du sareko hiztegia eta era berean, Era berean, 306 forma moldatu egin ditu akademiak, 261 sarrera eta 45 azpisarrera.
Hitz berriei erreparatu bai, baina batez ere lehendik dauden sarrerak eta azpisarrerak berrikusten, osatzen eta zuzentzen ibili gara, lan hori ez baita inoiz amaitzen” azaldu du Miriam Urkiak, hiztegiaren arduradunak.
Besteak beste honelako termino berria txertatu ditu Euskaltzaindiak 2021eko abenduaren 31ra bitarte: apuratu, parazetamol, spam, podcast, narko, hormatzar, efektibo, dietista, kafetxo, ponentzia, artefaktu, arpilatze, faktoria, light, literal, lurrazpi, joskintza, partzela, tik-tak, txikitero, pisukide, ibuprofeno, doktrinamendu, podcast...