Zubiarte euskaltegian izena emateko epea, zabalik

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 14a, 07:46
Zubiarte euskaltegi publikoko ikasleak, artxiboko irudi batean.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak helduei euskara irakasteko matrikula-aldi berri bat ireki du Uharteko Zubiarte euskaltegi publikoan, urtarrilaren 17tik 21era. Aurtengo leloa “EuskaraTU VIDA/BIZITZA” da.

Nafarroako Gobernuak prentsa-ohar bidez jakinarazi duenez, euskaltegi publikoak maila guztiak eskaintzen ditu (A1, A2, B1, B2 eta C1) eta EGA titulua eta C1 azterketa prestatzeko talde espezifikoak ditu.

Plazen eskaintza mugatua da, deialdi honen helburua taldeetan izandako bajak osatzea baita. Talde bat ere eskaintzen da A1-Hasiera mailan arratsaldeko ordutegian.

Aurrez aurreko ikastaroak eskaintzen dira goizeko, arratsaldeko eta gaueko ordutegietan, eta lan-txanden arabera ikasteko aukera dago. B2 mailan elkarrizketa-talde bat dago, eta kanpoko ikastaroak ere eskaintzen dira.

Aurrez aurreko ikastaroez gain, euskaltegiak on line modalitateko taldeak ditu hainbat mailatan. Autoikaskuntzaren modalitateak ahozko trebetasuna lantzeko saio bat barne hartzen du, eta aurrez aurre edo on line egin daiteke.

Unibertsitateaz kanpoko irakasleek beren eskola-orduetatik kanpo egin ahal izango dituzte ikastaro horiek, eta doan, Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Irakasleen Prestakuntza Planean sartuta baitaude.

Eskaintza euskaltegiaren webgunean kontsulta daiteke, eta matrikula on line egingo da. Aurrez aurre egin nahi izanez gero, beharrezkoa da hitzordua hartzea 848 431010 telefonora deituz edo ikastetxeko posta elektronikoz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!