Asteburu honetan eginen dute Etxarri Aranatzen ‘Zama Doinuz Arindu’ elkartasun jaialdiaren zazpigarren edizioa. Formatu txikiko emankizunak eskainiko dituzte Euskal Herri osoko hainbat taldek euskal presoen eta senideen zama, kantuz eta musikaz, arintzeko.
Aurtengo edizioan Bulego, Amak, McOnak, Onki Xin, Leihotikan, Modus Operandi, Zelanda eta Unidad Alavesa taldeak igoko dira Etxarri Aranazko Kultur Etxeko oholtzara bi txandatan. Haiekin gidari lanak eginen dituzte Joxe Aldasorok, Nerea Arriolak, Mirari Martiarenak eta Antton Telleriak.
- urtean martxan jarri zuten Sakanan ekimena eta urtez urte, pandemiak ezarritako baldintzak ere gaindituta, bete egin dute aretoa.
Esan bezala, asteburu honetan izanen da Zama Doinuz Arindu, igandean eta bi emankizun izanen ditu arratsaldeko 17.00etan eta 19.30ean. Sarrerak Etxarri Aranazko udaletxearen webgunean eskura daitezke, baina bizkor ibili, gutxi gelditzen dira eta.